XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

subjektiboa izanagatik ere inork ez du bere kalitatea ukatu.

Sekulako arrakasta lortu zuen.

Hurrengo urteetan Churchill Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen, omenaldiak jasotzen.

Nonahi eman gura zizkioten kondekorazioak eta ohorezko aipamen akademikoak.

Sari hauetako asko berak pertsonalki jasotzen zituen.

Modu horretan, atzerriko hainbat hiritan egon zen eta errege bat bailitzan hartzen zuten beti.

1946ko martxoaren 5ean Fulton-en (Missouri, Estatu Batuak) egon zen hango Westminster College-k eskaini zion honoris causa titulua jasotzeko.

Truman presidentearen aurrean emandako hitzaldi historikoan etsai berria zein zen adierazi zien han bildutako guztiei.

Altzairuzko oihala erori da kontinentearen gainean Stettin-en hasi, Baltikoan, eta Trieste-raino, Adriatikoan.

Horren atzean daude Europa erdi eta sartaldeko Estatu zahar guztietako hiriburuak.

Varsovia, Berlin, Praga, Viena, Budapest, Belgrad, Bukarest eta Sofia, hiri ospetsu hauek guztiak eta hango populazioak sobietar eraginpean daude eta Moskuren kontrola gero eta handiagoa da...

Kontrol horrek kristau zibilizazioa, askatasuna eta demokrazia arriskutan jartzen zituela gaineratu zuen.